Tamdem

Eszenatik 



ZOA TAMARA CUELLAR MEZA

Txotxongilaria eta antzerki kritikari


Teatrologian lizentziatua (antzerki kritika eta ikerkuntza), txotxongilaria, kontalaria eta Ostomilako antzezlea.


ISA-an ( Kubako arte unibertsitatea) Antzerki Artean lizentziatu zen teatrologia espezialitatean 2013 urtean. "Gazteok eszenan" proiektuarekin, antzerki, txotxongilo eta ahozkotasun ikastetak burutu zituen "Guachipilin" Nicaraguako taldean (2006). 1994tik Guachipilin txotxongilo taldean antzezle modura aritzen da eta 2009an Extra teatro proiektu interdiziplinarioa sortzen du. 

Disziplina eszeniko ezberdinetan lanean haritu da, 30etik gorako proiektu ezberdinetan murgilduz.

Antzerki zuzendari gazte bezala, permormance, ahozkotaun eta txotxongilo antzezle proiektu ezberdinak zuzendu ditu.

Kritikari eta ikertzaile gisa, Cuba, Nicaragua eta Costa Rican argitaratu dituzte bere lanak eta "Ixpolot" Nicaraguako Antzerki kritika bloga kudeatzen du David Rocha-rekin batera.  

RUBEN MEJUTO FERNANDEZ

Musikari eta pedagogoa


Musika pedagogia metodo aktiboetan Lizentziatua, koro zuzendaria, Ostomilako muskari eta aktorea. 

Bere esperientzia musikala Irungo Ametsa abesbatzan hasi zuen 12 urte zituela Marisa Etxepareren zuzendaritzapean.

Irungo musika kontserbatorioan onartua 18 urterekin bere musika ikasketa profesionalak gauzatu zituen piano interpretazio espezialitatean Françoise Danjou-ren tutoritzapean.

Bere ikasketak bukatuta Euskal Herriko goi mailako musika ikastegian ( Musikenen ) onartua izan zen eta Pedagogia metodo aktiboetan (Kodaly, Dalcroze, Orff o Willems) espezializatu Katalin Hajnóczy , Wolfgang Hartmann edo Loic Maille eta Monica Melcova bezalako irakasleekin. Etnomusicología II-n Ohorezko matrikularekin graduatua izan zen.

Egun, Belarte elkarteko partaide aktiboa izanik, bere jarduera profesionala pianista laguntzailea, koro zuendaria, musika irakaslea  eta Ostomila txotxongilo taldeko partaidea da.           

Beste aktoreak

ZELEXX

MITOEN BANDA PROIEKTUKO AKTOREA

Zelexx Pailazo arimarekin jaio zen eta horrek murgildu zuen Stan-treck Euskal Herriko talde ospetsuan. Lan eta gira askoren ondoren, Virginia Imaz, Iñaki Mata eta Marcelo Katz-en eskutik hazi eta heztea erabaki zuen.

Munduan zehar bidaiatu zuen "Txomin" txotxongiloarekin "Barreras" antzerki obra eta Iñaki Matasekin batera.

Abentura guzti horiek igarota eta Niesen kultur zentroko zuzendari teknikaria urteak igaro ondoren, Antzerkilaritza mundura bueltatuko da Ostomila Txotxongilo taldearen eskutik  "Mitoen banda" proiektuan parte hartuz.